Tailer hauen helburua “emakumeen ahalduntzea sustatzera bideraturiko programa bat diseinatzea eta martxan jartzea da” antolatzaileen esanetan eta horretarako urtean zehar tailerrak, erakusketak, hitzaldiak eta abar antolatuko dituzte.
Alkarrekinen Batzar Orokorrean, parte hartu zuten emakumeen ahalduntzera begira ze gai lantzea gustatuko litzaieken galdetu zitzaien partaideei. Bi nagusitu ziren: autoestimaren gaia eta sexualitatea.
Karmele Gurrutxaga psikologoak emango ditu autoestimari buruzko tailer hauek datorren astelehenetik aurrera 18:30etan udaletxeko batzar aretoan, astelehenero. Bertan landuko diren edukien artean izango dira:
-
Zer da autoestima. Nola mantentzen da eta zer egin dezakegu autoestimarekin. “Zein da nire bertsiorik onena?”
-
Nondik jokatzen dut? Ahalduntze eredua vs. Mendekotasun eredua.
-
Itzalarekin ibiltzen: pentsamendua eta patroi nutritiboak. “Beldarretik tximeletara”.
-
Nire emozioak gidatzen naute. Barneko jakituria. “Egunero gehiago eta hobeto entzuten naiz.”
-
Komunikazio emozionala. “Entzuten naiz, ulertzen naiz, adierazten naiz; entzuten zaitut eta ulertzen zaitut eta adierazten gara”.
Apirilaren 10a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna. Horretarako Udaletxeko Harrera Bulegora joan edo 943 75 30 43 telefonora deitu behar da.
Bestetik, antolatzaileek jakinarazi dutenez, sexualitateari buruzko tailerrak udazkenean egitea aurreikusten da.
Informazio gehiago: www.alkarrekin.soraluze.eus atarian.