“Partidetza hau adin tarte zabal bati dago zuzendua, ume zein helduentzat, eta baita emakume eta gizonentzat ere”, adierazi dute lan taldeko kideek. Emakumeen partaidetza sustatu nahi dute bereziki. Partaidetza horren bidez, herrian praktikatzen diren kirol ezberdinak ezagutzera eman nahi dituztela adierazi dute. Zentzu horretan, kalean izango diren kirol praktika batzuk ez dira oso ohikoak izango.
Kirol hauek herriko puntu ezberdinetan praktikatuko dira. Goizeko 11:30etan hasiko da egitaraua goizen. Arratsaldean berriz 18:30etan hasita boxeo, giza proba eta dantza erakustaldiak egongo dira.
Ikusi egitarau osoa hemen.