Balkoian baratza ekologikoa egiteko ikastaroa zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko mai. 26a, 10:49

Azoka Ekologikoarekin batera zapatuan azken boladan modan jartzen ari den jarduera jasangarri bati buruzko ikastaroa egongo da: nola egin baratza ekologikoa etxeko balkoian.

kartela1

Bertan hazi ekologikoez, drenageaz, mazeten tamainaz, sustratoez, lanaketa garaiez eta abar hitz egingo da. Izena emateko udaleko Herritarren Arreta Bulegora etorri edo ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera idatzi behar da maiatzaren 28a baino lehen.

 

Informazio gehiago: www.alkarrekin.soraluze.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.