Kanal honetan jasoko dira apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin lotura duten albisteak eta gertakariak.
Herriz herriko emaitzak (Barruan)
Debabarrenean EH Bildu izan da lehen indarra

Erredakzioa 2024 api 21 Politika

Debabarrenean EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien, EAJ-PNV izan da bigarren indarra eta PSE-EE hirugarrena. Herriz herriko emaitzei erreparatuz gero, EHBilduk bailarako sei herritan irabazi du: Mallabian, Eibarren, Soraluzen, Mendaron, Deban eta Mutrikun. EAJk, berriz, bitan: Ermuan eta Elgoibarren.