Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Eneko Anduezaren aldeko boto eskean

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 14a, 09:01

Eguenean, azoka txikiaren bueltan, Soraluze bisitatu zuten sozialistek, hauteskundeetarako programa eskutik eskura emateko herritarrei. Gipuzkoako zerrendan bigarren eta hirugarren doazen Susana Corcuera eta Miren Gallastegi eta Mugikortasun diputatu Azahara Domingez ibili ziren PSE-EEren eskuorriak banatzen, sozialisten ikur den arrosekin batera. 

Eneko Andueza lehenakarigaiaren aldeko kanpaina egiten, Soraluzen lagun izan zituzten bertako kide sozialistak, besteak beste, Patricia Borinaga hautetsia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.