Gaur, hauteskunde-mahaietan egotea tokatu zaien titular guztiak bertaratu dira eta beraz, ez da ordezkorik behar izan mahaik eratzeko. Behin mahaiak eratuta, hasi dira lehen botoak jasotzen. Herritar helduak eta nagusiak izan dira goiztiarrenak. Lehen ordu erdirako boto mordoxka jaso dituzte eta ilaratxoak ere sortu dira errolda handiena duen hauteskunde-mahaian, nahiz eta herritarrek ez duten luze itxaron beharrik izan.
Ohi denez, eguerdi partean espero dira boto-emaile gehien, 12:00etatik 14:30ak bitarte horretan. Orduantxe emango ditu Plaentxia.eus atariak lehen parte hartze datuak. Guztira, gaur 2.769 soraluzetar dira botoa emateko eskubidea dutenak.