Argazki jendetsua atera zuen atzo EH Bilduk plazan, bere taldea publikoki babestu duten askotariko herritarrekin osatua. Piztu Soraluze lemarekin batera, "ilusioa", "geroa", "aldaketa", "aniztasuna", "herri bizigarria" eta "alkarrekin" kontzeptuak azpimarratu ditu EH Bilduk datozen egunetan aurkeztuko duen programaren ezaugarri nagusi moduan.
"Soraluze piztera gatoz"
Martxoaren hasieran aurreratu zuen EH Bilduk nortzuk osatuko duten "Soraluze piztera" datorren taldea. Unai Larreategi Azurmendi izango da alkategaia eta haren atzetik datoz beste hamairu herritarrak: 2.Ana Rosa Maiztegi Gorostidi; 3.Maite Quintanilla Lete; 4.Iker Uzin Larrañaga; 5.Ione Alberdi Alvarez; 6.Ainara Osoro Txurruka; 7.Martin Azkarate Uzin; 8.Esther Cruz Iglesias; 9.Juan Fernandez Conde; 10.Iraultz Arluziaga Ariznabarreta; 11.Ane Ugalde Iñurrieta. Ordezkoak, berriz: 1.Jondar Plata Gomez; 2.Elena Garaikoetxea Epelde; eta 3.Jose Luis Arizaga Urizar dira.