Oro har, Geroak Kaltetutako Plataforma osatzen dutenak ez daude ados Geroa Pentsioak BGAEan (Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundea) duten dirua berreskuratzeko gaur egungo sistemarekin.
1996an sortu zuten Geroa pentsio plana. Baina bertan sartu zirenetariko asko ez daude ados behin erretiratuta pentsio plan horretara bideratu duten dirua berreskuratzeko ezarri dituzten irizpideekin. Horri aurre egiteko sortu zuten Geroak Kaltetutako Plataforma. Gaur egun 1.000 lagun baino gehiago daude bertan, tartean soraluzetarrak ere bai.