Zein puntutan dago Geroarekin gatazka?
Iritsi gara azken puntura: epaiketara joatea. Urte eta erdian egon da ez arre eta ez iso. Argi dago epaiketara joatea. Guretzat gogorra da baina baita eurentzat ere. Lehen aldiz gertatutako da hemen eta Europan bazkide batzuek, Geroako nagusi batzuek -bazkide garen hainbatek- jartzea epaiketa gurea ere baden enpresari.
"Demanda jartzen dugunean, nik uste dut latza izango dela"
Bolumen handiko gaia da, ezta?
Handiagoa ez da pandemiarengatik. Plataforman gara 1.800 pasa. Bagara nahikoa epaiketara joateko, baina jarraituko dugu zerrendan jende gehiago sartzen, baita gazteak ere, lanean daudenak, ze beraientzako ere bada borroka hau. Gero eta gehiago bilduko gara eta zein abokaturekin joan erabakitzen dugunean jarriko gara euren eskuetan eta egingo dugu abokatuak nahi duena. Demanda jartzen dugunean, nik uste dut latza izango dela.
Zergatik esaten duzu latza izango dela?
Geroaren atzean dago Eusko Jaurlaritza, Geroak arrakasta handia du Estatuan eta Europan, etekin handiak ditu, ondare handia dute… Arrakasta handia dauka. Eredu modura jarri dute. Azken batean, lehen aldiz halako zerbait gertatzea Gipuzkoan eta baita Euskal Herrian ere… Niri pena ere ematen dit. Nire herrian hau gertatzea, Gipuzkoan! Baina Geroaren argudioak dira fundamentu bakoak, ez dute oinarririk. Diote gure zilborra begiratzen dugula, geurekoiak garela… Eta guk bakarrik eskatzen dugu geurea. Nik daukat diru bat eta nik nahi dut kudeatu, erreskatatu nik nahi dudan moduan. Batzuek ahal dute eta beste batzuek ez. Zergatik? Ez dakit. Askotan galdetu dugu. Estatutuetan jartzen du. Esaten dute. Eta hortxe gelditzen da.
"Ari dira esaten nahi dugula Geroa apurtu eta ez da horrela, Geroa apurtzen bada, guk ere galtzen dugu kapitala eta hori ez dugu nahi"
Orain Espainiako gobernuak antzeko pentsio fondo bat nahi du jarri eta Geroako moduko batek kudeatzea. Ba jakin dezala zer gertatzen ari den. Jendeak jakiten badu ezin duela dirua erreskatatu norberak nahi duen moduan… Sortu zenean, esan ziguten zela erretiroa osatzeko. Besterik ez. Hasi zen errenta eta ondo. Gero kapitala kobratzen eta ondo. Baina gero topea jarri zuten. Nik galdetu nien ea arazoa zela Geroa deskapitalizatzeko arriskua. Esan zidaten hori dela pecata minuta. Horregatik galdera da: Zer ezkutatzen du gure Geroa maiteak? Gainera, sindikatuak euren artean ez dira ondo konpontzen, baina gai honetan ados daude, baita patronalarekin ere. Hori, berez, ona da, baina baita arraro samarra. Langile batzuk ari dira baja ematen sindikatutik. Ari dira esaten guk nahi dugula Geroa apurtu eta ez da horrela ze Geroa apurtzen bada, guk ere galtzen dugu kapitala eta hori ez dugu nahi. Dena dela, hemendik aurrera gure interlokutoreak izango dira abokatuak.
Lortuko dugu. Badakigu arrazoia dugula eta eurek ere badakite.