Arrandegia eta Sologoenera bisitak

Ubane Madera 2018ko abe. 20a, 18:58
Sologoengo zentralera bisita gidatuak egingo dituzte,

Aurrekontuaz aparte, bestelako gaiak ere landu zituen atzo udalbatzarrak; gainontzeko guztiak, gainera, aho batez onartu zituzten. Tartean, “ahalik eta zerbitzurik euskaldunena” emateko, Soraluzeko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. Eta baita ere merkatu plazako salmenta-postu baten esleipenaren baldintza-agiria, arrandegia zabaltzeko eskaera egin dute-eta.

Osoko bilkuran landutako bestelako gaiei dagokienez, aho batez onartu zuten 2019. urterako lan-talde organikoa, Soraluzeko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta merkatu plazan salmenta-postu finko bat jartzeko eta ustiatzeko administrazio emakidaren esleipena arautuko duen baldintza agiria.

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planari dagokionez, besteak beste, Nagore Zabala Hizkuntza politikako zinegotziak azaldu zuen “ahalik eta zerbitzu euskaldunenak emateko lanean segituko” dutela.

Arrandegia

Merkatu plazako salmenta-postuari dagokionez, berriz, haren esleipena arautuko duen baldintza agiria onartzeaz aparte, jakinarazi zuten bertan beste arrandegi bat zabaltzeko eskaera aurkeztu dutela Soraluzeko Udalean.

Sologoenera bisitak

Eta bestelako gaien artean, Iker Aldazabal alkateak jakinarazi zuen urtarrila-otsailean bisita gidatuak egiten hasiko direla Sologoengo zentralera, herritarrek ezagutu ditzaten zentralaren instalazioak eta baita haren historia ere.  

Erlazionatuak