Euriaz babesteko neurriak hartuko dituzte, bihar

Ubane Madera 2017ko urr. 20a, 19:04

Iazko jaia, Etxaburueta kalean.

Gaurko eguraldia ikusita gezurra badirudi ere, bihar okerrera egingo duela diote eguraldi adituek, baita Plaentxia.eus-eko meteorologia-zale Miguel Borinagak ere. Horren jakitun, Aspanogiren aldeko jaiaren antolatzaileek, besteak beste, toldoak ipiniko dituzte Etxaburueta kalean. 

Ordu txikitan etorriko den fronte baten ondorioz, biharko egunerako aurreikuspena da “hodeitsu eta euritsu eutsiko” diola “egun guztian zehar”; hori bai, “batutako euri kopurua” ez dela handia izango dio Borinaga meteorologia-adituak.

Hala ere, eta kontuan hartuta Aspanogiren aldeko jaia egiteko aurreko saiakera ere eguraldi okerraren iragarpenarengatik geratu zela bertan behera, oraingo honetan, euriaz babesteko neurriak hartzea erabaki dute antolatzaileek. Hori horrela, goizeko jolasak elizpera eramango dituzte. Eta Etxaburueta kalea toldoz babestuko dute.

Erromeria berezia

Hala, toldopean egingo dira ekintza nagusiak; haren babesean egingo dute, baita ere, gaueko erromeria. Berezia izango da berau, besteak beste, herritarrek egindakoa eta ibiltaria izango delako. Hortik aurrerakoa sorpresa izan dadin nahi dute antolatzaileek. Onena, duda barik, bertaratzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.