Denera ba, 24 metrokoa?
24 metroko bokadilloa izango da, bai.
Zenbat masa behar duzu?
Kalkulatu egin behar dut, baina 50 bat kilo irin bai, eta hortik ia 100 kilo masa aterako dira. Baina oraindik paperean jarri eta kalkulatu egin behar dut.
Noiz hasiko zara egiten?
Eguerdian. Goizean lana egin behar dut, Arrasaten. Handik 11:00etan irten eta 12:00etan-edo hasiko naiz ogia egiten. Dena batera egingo dut: txorizoz betetakoa eta bestea. Bazkal aurretik eramango diet bestea, eurak betetzen joateko. Eta txorizoarenak erdi eginda lagako ditut eta ekarri baino apurtxo bat lehenago azken bero kolpea emango diet, beroak ekartzeko.
Zela egiten duzu ogi erraldoi hori ba?
Labak ia bi metroraino ematen du, 1,80-2,00 metro. Iaz pala berezia egin zigun Gabolatseko arotzak, Angel de la Torrek. Berak eta Manu Cifuentesek egin zuten. Hori da egin dezakegun tamainarik luzeena. Masari ahal den luzera gehien eman eta gero elkartu egiten da. Dena eskuz.
Nongo txorizoa izango da?
Etxaberena. Neurrira egin digu, 80 zentimetrokoa. Galdetu egin zidan zela egin behar nuen, eta kontatu nionean esan zidan halako luzera duen txorizoa egingo duela.
Iaz lehen aldia, zela?
Erdi gaizki irten zitzaigun, ze eskuz egin beharrean dena zati batean, makinak ematen duen luzera egin, eta gero elkartu egin genituen bata bestearekin; labera ondo sartu ziren, baina ateratzerakoan juntetan apurtu egin ziren. Iaz gelditu nintzen arantzarekin, ez zitzaidalako irten nahi nuen moduan. Eta hori egin eta gero, beste proba bat egin nuen, ea zela irtengo zen eskuz eta dena baten eginda, eta ondo irten zitzaidan, eta esan nien: datorren urtean berriro egin behar dugu!
Eta beste bokadillo pusketa?
Besteak, 1,80 luze dena, zati batean egingo dugu. Lau kiloko masa hartu, eskuz zabaldu dena, 1,80ra arte eta laban sartu.
Zela ekarri behar duzue gero?
Furgonetan. Ea ez den apurtzen.
Beste zerbait nahi baduzu esan…
Lana dala, baina gustura egiten dela halako zerbaitetarako dirua ateratzeko bada.