Gabonetako kontzertua, Xabier Labaienen omenez

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Pasa den astean, Musika Eskolako ikasleak Antzokiko taula gainera igo ziren Gabon-kantak jotzera eta urtean zehar ikasitakoak aurkeztera, eta Xabier Labaien "Txabi" soinu teknikariari eskaini zioten kontzertua.

Abenduak 20, eguaztena, Gabonetako kontzertua eskaini zuen Musika Eskolak.

Bi saiotan banatu zen emanaldia eta, errepertorioa nagusiki Gabon-kantez osatua egon arren, bestelakoak ere izan ziren: I want to break free (Queen), The final countdown (Europe), 17:21 (Huntza, Julieta Venegas)... eta bietan bukatu zuten guztiak batera Hator hator abesten.

Jarraian Musika eta Mugimendua, Musika Sortuz eta Musika Kantuz ikasgaietako ikasleek prestatutakoak:

"Dizdizka zeruan"

E. Ugalde


"Oporrak" Gabon-kanta

Moldaketak: Nagore Sanz eta Quico Pugès

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.