Andoni Ariznabarretak zuzenduko du Eibarko Musika Banda domekan

Musikari plazentziatarrak Coliseoan, Eibarko Bandarekin jo ostean.

Datorren domekan, Eibarko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Coliseoan eta, lehen aldiz, Andoni Ariznabarreta plazentziatarrak jardungo du zuzendari moduan. Kontzertua eguerdiko 12:30ean hasiko da. 

Domekako kontzertuan errepertorio ezaguna aurkeztuko du bandak, hala nola: Nerva, Ross Roy, Piratas del Caribe, Soundtrack Highlighths from Yesterday eta Mambo Bando Uno. Kontzerturako sarrerak debaldekoak dira eta eskura litezke Coliseoko leihatilan edota Kutxabanken webgunean.

Domekan, estrainekoz, Andoni Ariznabarretak zuzenduko du kontzertua, Andoni Vazquez zuzendariaren partez, honek aitatasun baja hartu eta gero. Plazentziatarra otsailean izendatu zuten Eibarki bandako zuzendariorde ; 2018tik dihardu jotzen bertan.