Soraluzetik Elosura joateko bi aukera egongo dira. Oinez joan nahi dutenentzat 8:30ean Plaza Berrian egin da deialdia. Autobusez joan nahi dutenentzat, berriz, 11:45ean da hitzordua, Estaziñoko geltokian. Itzulera 14:00ak inguruan izango da. Oinez doazenak autobusez itzuli daitezke.
Edozein kasutan, aurrez autobuseko zerrendetan izena eman beharko da, joan-etorria autobusez egin nahi dutenek zein etorria bakarrik egin nahi dutenek.
Astelehena baino lehen
Izena eman daiteke honako lekuetan: Bolia, Arrano eta Batzokia tabernetan eta Iratxo goxo-dendan. Edo bestela, HEMEN BERTAN KLIKATUTA dagoen formularioa beteta, astelehena baino lehen. Haurrentzat doan izango da autobusa, helduentzat, berriz, 5 euro.
Honako taldeak dira ekimenaren deitzaile: Oletan ere ez (Azkoitia), Sañu bizirik (Azpeitia), Sainu BIzirik (Zestoa), Karakate Bizirik (Bergara), Karakate Bizirik (Elgoibar), Karakate Bizirik (Soraluze), Urretxu-Zumarraga Bizi! (Urretxu-Zumarraga), Andatza-Ezkeltzu Bizirik (Zizrukil) eta Andatza-Ezkeltzu Bizirik (Ursurbil).