2020 ots 23 Soraluze
Atzo, Soraluze animaliendako etxe erraldoi bilakatu zen. Udalerrian ibili ziren kaka-euliak, erleak, tximeletak, ostrukak, ehunzangoak, oiloak, basapiztiak, artaldeak, baserriko animaliak… Eguerdirako hasi zen Aratuste-giroa nagusitzen, eta goizeko ordu txikiak arte egon da bat baino gehiago hari tinko eusten. Argazkiak: Fernan Oregi.