Aratusteak 2020

Euskal Aratosteak zubian, ikusgarri

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 21a, 18:26

Plaentxi Eskolako ikasleek eta irakasleek kolorez eta musikaz bete dituzte udalerriko kaleak. Eguraldia lagun, Euskal Aratosteak irudikatu dituzte azken urteotako ohiturari eutsiz. Kalejiran abiatu dira eskolatik, eta erdigunetik zehar itzulingurua eginda, estreinakoz Zubi Nagusian elkartu dira guztiak, eta bertan egin dute dantza ikuskizuna, Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek girotuta.

Plaentxi Eskolako ikasleek guraso eta ikusle ugari izan dituzte adi-adi begira, bidean zein Zubi Nagusian. Azken egunotako umeen urduritasunek dantza saio koloretsuari laga diote bidea, eta ikusgarri egin dute saioa eskolakoek. Plaza Zaharreko karpan txokolatea meriendatuz eta dantzaldian dibertituz borobildu dute gurasoek eta umeek elkarrekin aurtengo Aratusteen lehen eguna.

Erlazionatuak

Zakuzaharrak, fin-fin

Ubane Madera Zangitu 2020 ots 21 Soraluze

Joaldunak, Aratusteen iragarle

Ubane Madera Zangitu 2020 ots 21 Soraluze

Txatxoak, kolorez jantzita

Ubane Madera Zangitu 2020 ots 21 Soraluze

Maskaradunak benetan indartsu

Ubane Madera Zangitu 2020 ots 21 Soraluze