Aratusteak 2020

Domekatik astelehenera izango da mozorro onenaren alde bozkatzeko aukera

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 21a, 11:37

Iazko sari banaketa.

Domekan, otsailaren 23an hasi eta asteleheneko 13:00ak arteko epea izango dute herritarrek aurtengo mozorro lehiaketan botoa emateko. Plaentxia.eus atariko botoek %40ko pisua izago dute puntuazio orokorrean.  Gogoan izan Animaliak dela Aratuste batzordeak aukeratu duen gaia, eta lehiaketan parte hartzeko, besteak beste, taldeka aurkeztu beharra izango dela.

Mozorro lehiaketara aurkezteko bi baldintza bete beharko dira: bihar, zapatua, kontzejupean ipiniko duten photocall-ean argazkia atera (13:00etatik aurrera) eta honako whatsapp zenbakira bidaltzea: 699 86 87 29, eta taldeka mozorrotzea.

Sariak bikoiztuta

Oinarriak betetzen dituzten parte-hartzaileen kasuan, berriz, epaimahaiak sei puntu baloratuko ditu: erakutsitako umorea; sortzen duten giroa; originaltasuna; janzkera; eszenografia eta mozorroak gaiarekin duen lotura.



Epaimahaiari berari dagokionez, Aratuste batzordeak izendatutako hainbat lagunek osatuko dute, eta  haren puntuazioak %60ko pisua izango du puntuazio orokorrean.

Gainontzeko puntuazioa herritarrek erabakiko dute zeini eman atari honen bitartez, Plaentxia.eus-en egingo den bozketaren bitartez (otsailaren 23an 13:00etan hasi, eta otsailaren 24an 13:00ak arte).  



Hiru sari izango dira: 300 euro lehenengoarendako; 200 euro bigarrenarendako eta 100 euro hirugarrenarendako. 

Iazko hiru irabazleak honakoak izan ziren, hurrenez hurren: Soraluzix, Tintin eta Paulicia