Oleako presa botatzeko lanak irailaren 1ean hasi ziren. Lehen bi asteotan, makinak ibaira jaisteko bidea prestatzen ibili ziren eta gaur, irailak 15, presa bera botatzen hasi dira.
Oleako presa ez dute osorik botako. Zubiaren erdiko zutoinetik bidegorrira arteko presa zatia botako dute eta beste erdia bere horretan lagako dute. Estribuak, berriz, mantendu egingo dituzte, hormak ez kaltetzeko.
Oleako presa bota ondoren, Zuloagakoa botatzeari ekingo diote. Hura osorik eraitsiko dute. Aurreikuspena da bi presetako obrak, gehien jota, sei hilabetean bukatuko dituztela eta aurrekontu totala da 141.221,05 euro. Lurkide enpresa ari da obrak egiten, Gipuzkoako Foru Aldundiak esleituta.