Kanpaiak konpontzen dihardute

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 16a, 18:37

Gaur, astelehena, kanpandorreko kanpaiak konpontzen hasi dira. Soraluzeko parrokiatik esplikatu dutenez, astebete inguruko kontua izango da. Behin kanpaiak konponduta, haiek egiten duten zarata maila neurtuko dute berriro. Izan ere, urtarrilean egin zuten neurketan, kanpai-buelten zarata neurtu zuten eta horrekin ez daude konforme parrokiakoak, kanpai-bueltak astean behin bakarrik izaten baitira eta ez da hori kanpaiek egunero duten soinua.

Donostiako Teknicros enpresako adituak ari dira Soraluzeko kanpaiak konpontzen. Emandako xehetasunen arabera, lehenengo kanpaien eta erlojuaren aparailua jarriko dute, gero kanpaiak eta azkenik erlojua.

Soraluzeko parrokiatik esandakoaren arabera, behin kanpaiak martxan jarrita -hasieran egunez zein gauez- berriro ere ateratzen duten zarata maila neurtuko dute, hainbat herritarren eskaria aintzat hartuta. Urtarrilean etorri ziren neurketak egitera, baina kanpai-buelten zarata neurtu zuten. Eta horrekin ez ziren konforme geratu parrokiakoak, kanpaiek egunero ez baitute zarata hori ateratzen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.