SANTA AGEDA BEZPERA

Makilak eskuan, lurra esnatzera irten ziren Musika Eskolako eta BertSorako ikasleak

Ander Gomez 2025ko ots. 5a, 10:59

Santa Ageda eguna da gaur eta, ohiturak agindu bezala, kantura irten ziren bezperan Musika Eskolako haurrak, BertSora eskolako bertsolariez lagunduta eta trikitilari eta pandero-joleek alaitutako kalejiran. Santa Anatik abiatu ziren eta, udaletxe parean geldiunetxoa eginda, Plaza Zaharreko karpan amaitu zuten, martiriaren ia errepertorio guztiari errepasoa eman ostean: Santa Agedaren bezperea, Zorion (etxe hontako denoi), Santa Ageda-Ageda eta umeen artean jada klasiko bihurtu den Pirritx eta Porrotxen Oles, Oles, lurra esna zaitez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!