Zapatuan, hamaika istorio eta kontakizun entzun ziren herrian, hainbat hizkuntzatan, Munduko Ipuinen Egunaren barruan. Eguraldi hotza eta tarteka euria ere egin zuen baina, hala ere, goizean zein arratsaldean, jende mordoxka batu zen kontaketetara, kanpotik etorritako jendea ere bai, tartean eta giro atsegina sortu zen kontalarien inguruan. Hala, antolatzaileak "oso gustura" agertu dira lehen edizioak izan duen harrerarekin. Ikus egunaren laburpena bideoan eta argazkitan.