Mendi Taldeak jakinarazi duenez, urriaren 5ean egingo da Marraskilo Tour mendi ibilaldia. Aurten ere, kirol probaren ezaugarriak aurreko urteetako ezaugarri beretsuak izango ditu. Ibilbide osoa edo erdia egiteko aukera izango da: Osoa, goizeko 6etan abiatuko da eta 35 km izango ditu, 1800m-ko desnibelarekin; erdia, berriz, goizeko 8etan hasiko da, 19 km izango ditu eta 1000m-ko desnibela. Aurreinskribitzeko azken eguna irailaren 28a izango da eta gehinezko kopurua 120 lagunekoa, gainerakoek egunean bertan eman beharko dute izena (iaz 150 parte hartzaile baino gehiago izan ziren).
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago www.kirolprobak.com webgunean. Hain zuzen, aldez aurretik izena ematen duten herritarrek 20 eurotan izango dute inskripzioa (15 eurotan mendi taldeko bazkideek). Egunean bertan izena emanez gero, berriz, 25 euro ordaindu beharko dira.