Eguzkipean eta behe-laino artean ibili ziren mendigoizaleak Marraskilo Tourrean

Ander Gomez 2023ko urr. 8a, 08:00

Atzo, zapatua, herriko inguruak mendizalez bete zituen Marraskilo Tourrak berriz. Argazki-sortan ikusgai txapliguarekin abiatu zen 8etako irteera eta ibilbide bietako partaideak, antxitxiketan zein oinezean. Albiste barruan, berriz, goizeko 6etako talde argazkia. Argazki kolaborazioak: Mikel Valero eta Mendi Taldea.  

Fresko mendi magaleko behe-laino artean eta beroago mendi gaineko eguzkipean, gustura egin zuten ibilaldia aurtengo Marraskilo Tourreko partaideek.

Pasa den astean bete ziren online izena emateko zeuden 120 plazak, baina atzo bertan inskribatutakoak gehituta, 150 parte hartzaile baino gehiago izan ziren atzoko edizioan. Horrez gain, aurrenekoz, 100 lagun baino gehiago batu ziren osteko bazkarira, ibilaldiaren ingurukoak elkarri kontatu bitartean indarrak berreskuratzeko.

Gorabehera bat haundixan

Ibilbide luzea egiteko asmotan etorritako bi eibartar mendian galdu ziren. Berandu hasi omen zuten martxa eta ordurako antolatzaileak ibilbideko markak jasotzen hasiak ziren. Gainera, kopeta-argi barik basoratu ziren goizaldeko tarte ilun horretan, eta orientazioa galdu zuten. Antolatzaileen eta parte-hartzaile baten laguntzarekin lehen zatia amaitu ostean, ibilaldia bertan behera uztea erabaki zuten.

Segidan, goizeko 6etan abiatu ziren partaideen talde argazkia.


Iturria: Soraluzeko Mendi Taldea.