Publikoaren saria irabazi du Soraluzeko gazteen spotak

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 7a, 12:48

Publikoaren sariarekin bueltatu dira Euspot lehiaketatik Soraluze BHI Institutuko 4. mailako Garazi Prieto, Julen Calderon, Zaloa Garcia eta Gorka Rascon gazteak. Oso pozik daude Gora begira mundu berri bat izeneko spotak publikoaren aitortza jaso duelako eta noski, baita poltsikoratuko dituzten 500 euroengatik ere. Esan dutenez, emaitza on horrek halako ekimenetan parte hartzeko motibatzen laguntzen dute. Institutuko proiektu baten baitan landu dute spot sariduna eta Nerea Goiria Euskarazko irakasleak animatu zituen gazteak parte hartzera. Bideoan elkarrizketa bost protagonistekin.

Atzo iluntzean, eguena, egin zuten sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Bertan izan ziren Gora begira mundu berri bat bideoaren egileetako hiru.

Erlazionatuak

Soraluzeko institutukoak Euspot lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2024 mai 24 Gizartea

Soraluzetarrak Euspot lehiaketako finalista

Ubane Madera Zangitu 2024 eka 05 Gizartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.