Euspoten, Euskarazko Spot Lehiaketaren aurtengo gaia izan da Telefono mugikorrak eta adin txikikoak. 12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin? Hori abiapuntu landu dute Gora begira mundu berria izenburua duen spota Soraluze BHI Institutuko 4. mailako Gorka Rasconek, Julen Calderonek, Zaloa Garciak eta Garazi Prietok.
87 spot aurkeztu dituzte Euspot lehiaketaren aurtengo edizioa eta soraluzetarren kasuan, parte hartzen duten lehen aldia izan da. Gazteek diotez, “oso pozik” daude finalera iristea lortu dutelako. Aitortu dute “apur bat espero” zutela emaitza onen bat, bozketa kontuan hartuta, bideoa asko partekatu dutelako, baina esan dute, baita ere, lana egin dutela bideorako.
Maila altua
Biharko sari banaketari dagokionez, berriz, ez dakite zer gertatuko den. Zerbait irabazteko aukera ikusten dute, baina finalisten artean maila altua dagoela ere badiote, beraz, biharko ekitaldira arte ezin jakin. Bihar, 19:00etan da sari banaketa, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Soraluzeko taldeaz aparte, beste bederatzi talde dira finalista.