Soraluzeko institutukoak Euspot lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 24a, 11:47

Soraluzeko BHI Institutuko 4. mailako ikasle batzuek Euspot lehiaketaren XIII. edizioan hartu dute parte. Gaia izan da "Telefono mugikorrak eta adin txikikoak. 12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?". 87 spot aurkeztu dira etagaurtik astelehenera arte, maiatzaren 27, dago bozkatzeko aukera. (Bideo bat portadan ikusgai eta bestea barruan).

Soraluze BHI Institutuko 4. mailako 2 talde animatu dira Euspot Euskarazko spot lehiaketan parte hartzera. Guztira, 87 spot aurkeztu dira lehiaketara eta orain bozkatzeko garaia da. Gaurtik astelehenera arte, hilak 27, dago bozkatzeko aukera. 

Soraluzetarren spotak 42.a, Mugikorrik ez, lagunekin barrez izenekoa eta 47.a Gora begira mundu berria izenekoa dira.

Iragarkiok landu dituzte Euskara eta Literatura ikasgaiaren baitan.