Musika eskolaren eskaintza herritarren eskura

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 4a, 09:36

Zapatu goizean, dozenaka ume, guraso eta heldu frontoian izan ziren, Soraluzeko Musika Eskolaren ate irekien bueltan. Eskolakoek Semifuso bueltan da ipuin musikatua taularatu zuten lehenengo eta segidan, eskolan ikas daitezkeen instrumentuak frontoiaren bueltan jarri eta erabateko prestutasunez probatzen lagundu zieten irakasleek eurek bertara gerturatu zirenei.  

Ekainaren 7ra arte dago zabalik datorren ikasturterako musika eskolan matrikulatzeko epea. Eskaintza zabala dute bertan:

4 urtetik hasita, Musika eta Mugimendua 6 urtera arte. 

7 urtetik aurrera 2 urtez Musika Kantuz, ondoren beste 2 urtez  Musika Hizkuntza eta bukatzeko Musika Sorkuntza.

Instrumentuei dagokienez, berriz, horietatik ere badago zer aukeratu: Txistua, Gaita Nafarra, Baxu Elektrikoa, Bateria eta Perkusioa, Pianoa, Trikitixa, Panderoa eta Eskusoinua, Gitarra Klasikoa eta Elektrikoa, Flauta edo Zeharkako txirula, Saxofoia eta Klarinetea, Tronpeta, Tronboia eta Bonbardinoa.

Horrez guztiaz gainera, bestelako ekimenetan parte hartzeko aukera ere eskaintzen dute, esaterako, talde instrumentaletan, konboetan, proiektu herritar ezberdinetan, kalejiretan zein kontzertuetan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.