Eguaztenean, Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek Semifuso bueltan da ipuin didaktikoa taularatu zuten Plaentxi Herri Eskolako 170 ikasleren aurrean. Munduko musika estilo desberdinekin ondutako kantak interpretatu zituzten Musika eta Mugimenduko ikasleek. Ikuskizuna borobiltzeko, musika eskolakoek zein Plaentxi Eskolakoek elkarrekin kantatu eta dantzatu zuten bi ikastetxeetan landutako Bulego taldearen Bueltan da kanta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.