Gaurko batzarrean, bi puntu nagusi izango dituzte aztergai Soraluzeko Kooperatiba Elkarteko bazkideek, honakoak:
- Kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, 2023(e)ko ekitaldiko urteko kontuak onartzea, baita Kontseilu Zaindariaren kontu ematea ere.
- Kontseilu Zuzendari eta Zaindariaren aukeraketa.
- Galde-eskeak.
Bilera jendetsua
Lehen puntuari dagokionez, 2023ko irailean abiatu zuen oraingo ibilbidea Soraluzeko Kooperatibak, Co-aliment (HD Covalco) taldeko kide gisa. Gaur, besteak beste, ordutik hona egindako ibilbidea aztertuko dute.
Bigarren puntuari dagokionez, berriz, hiru pertsona irten egingo dira Kontseilu Zuzendari eta Zaindaritik eta haien ordezko hiru berri berri aukeratuko dituzte gaurko batzarrean. Bazkideen bozketa bidez egingo dute hori.
20:00etan da hitzordua, Herri Antzokian. Bilera jendetsua aurreikusten da, izan ere, 900 bazkide inguru daude deituta eta bestelako hitzorduetan, batez beste, 100 bat bazkidek parte hartu izan du.