Zenbait langile publiko greba egiten ari dira

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 19a, 09:15

Gaur, abenduak 19, sektore publikoko greba dago deituta ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuen eskutik. Urriaren 25ekoaren ondotik deitutako bigarren greba eguna da. Soraluzen, oro har, erantzun txikia izaten ari da. Dena den, zenbait langilek greba egin dute ikastetxeetan, anbulatorioan zein garraio publikoan. 

Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu lelopean ari dira gaurko greba egiten.  “Helburua da egoera iraultzea, zerbitzu publikoak indartzea, lan baldintzen etengabeko narriadura geldiaraztea eta Euskal Herrian sektore publikoko enplegua, lan baldintzak eta soldatak erabakitzea”, sindikatuek esplikatutakoaren arabera.

Aldarrikapen horrekin, urriaren 25ean egin zuten lehenengo greba eguna eta gaurko egin zuten bigarren deialdia. Bigarrengo honetan, urrikoan baino erantzun txikiagoa izaten ari da protesta, baina zenbait zerbitzutan eragina izaten ari da, honakoa: 

  • Anbulatorioan mediku eta pediatra bana falta dira.
  • Institutuan, irakasleen %47ak adierazi du greba egingo duela.
  • Plaentxi Eskolan “eragin txikia” ari da izaten,
  • Udaletxean, etxez etxeko zerbitzuan gutxieneko zerbitzuak daude abian eta bulegoetan langileen erdia dago greban.
  • Kiroldegian normal ari dira lanean.
  • Garraio publikoan honako zerbitzuak izango dira gaur: