Presen auzia

Presetan eskuhartzeak lekarzkeen "kalteak eta onurak" herritarren ahotik

Egoitz Unamuno 2023ko urr. 27a, 13:52

Saioaren azken atalean, herritarrak taldetan banatu eta talde bakoitzak presetan eskuhartzeak edo botatzeak ekarriko lituzkeen "kalteak eta onurak” zerrendatu zituzten. Ondoren, talde bakoitzeko ordezkariak bere taldean osatutako zerrendaren berri eman zien antzokian batu ziren herritar guztiei. Bideoa: Ander Gomez. 

Kalteen atalean aipatu zituzten, besteak beste: “Ur lamina galtzea, zikinkeria bistaratzea, herriko irudi ederrena galtzea, ur kirolak praktikatzeko eremua galtzea…”. Onuren atalean, berriz: “Ibaiaren osasuna hobetzea, sedimentuak joatea, uholde arriskua gutxitzea…”. 

Datozen orduetan, Plaentxia.eus-ek lehen saioaren gaineko azken atala argitaratuko du.