Plazentziatarrak Hiru Haundiak lasterketan

Egoitz Unamuno 2023ko urr. 21a, 10:30

Joan zen asteburuan jokatu zen Hiru Handiak, Gorbea, Anboto eta Aizkorriko tontorrak igarotzen dituen mendi lasterketa. Parte hartzaileek 101 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute, 10.000 metro baino gehiagoko desnibelarekin eta gehienez ere, 24 ordu dituzte ibilbidea egiteko. Aurten lau plazentziatarrek parte hartu dute proban. Ikus barruan denborak. Argazkiak: Fernan Oregi. 

Ondorengoak izan ziren plazentziatarrek egin zituzten denborak:

David Rascon: 15:43:48.  

Julian Fernandez: 16:23:10.

Joseba Garcia: 16:23:11.

Arkaitz Arana: Erori eta proba laga behar izan zuen

Sailkapen orokorrari dagokionez, emakumezkoetan, Ane Zabala arrasatearra izan zen aurrenekoa 14.30.02 -ko denborarekin eta gizonezkoetan, berriz, Julen Martinez de Estibaliz arabarra izan da azkarrena 10.44.48 -ko denbora eginda. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.