Jokin Arrillagak eta Argoitz Ariznabarretak irabazi dute Asier eta Iñakiren Omenezko XXII. Pilota Txapelketa, 22 eta 19 gailendu eta gero, Beñat Catalan eta Iosu Unanueren kontra. Ion Varelak eta Unax Sudupek eskuratu zuten hirugarren postua, Manex Osinagari eta Hodei Tajuelori 22 eta 10 irabazi eta gero. Aurtengo edizioan, guztira, 34 pilotarik parte hartu dute txapelketan. Otarraren zenbaki saritua izan da: 3267.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.