Herritarren laguntza eskatu du Sorak

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 22a, 10:10

Sora Futbol Taldeko Erregional mailako jokalariek herritarren laguntza eskatu dute etxean jokatuko dituzten azken partidetarako. Gorengo mailarako Igoera fasea jokatzen dihardu etxeko taldeak eta lehiaren azken txanpan faltan diren bost partidetatik bi etxean jokatuko dituzte. Bereziki bi horietarako eskatu dute etxeko mutilek zaleen babesa. Gaur, zapatua, 16:30ean da hitzordua, Ezoziko futbol zelaian. Bideoa: Soraluze Futbol Taldea.

Erlazionatuak

Zapatuan, liderraren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu 2023 api 19 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.