Bost partida bakarrik falta dira Igoera fasea bukatzeko, beraz, 15 puntu daude jokoan maiatzaren amaierara bitartean.
Zapatuan, Sorak Amara Berri izango du aurkari. Donostiarrak lider doaz sailkapenean eta haiengandik hiru puntutara bakarrik dago Sora, 18 ditu Amara Berrik eta 15 Sorak.
Bien artean, berriz, beste bi ekipo daude Soraren aurretik, Idiazabal eta Zumaiako, biak ala biak 17 punturekin. Eta azpitik, berriz, Zestoa eta Eibartarrak taldea gertu daude, 14 eta 11 punturekin, hurrenez hurren. Azkenik, sailkapeneko azken bi taldeak oso urruti daude besteengandik, Lazkaok 3 puntu baititu bakarrik eta Antigua Luberrik bakarra.
Igoera fasean, multzo bakoitzean puntu gehien batzen dituzten lehen bi taldeak automatikoki igoko dira Gorengo mailara eta baliteke hirugarren bat ere igotzea baina aldagai asko hartu behar dira kontuan horretarako.
Gauzak horrela, oraindik Igoera faseko lehia zabalik dago, bai behintzat, lehen sei taldeen artean.