Gaur, txistu audizioa

Soraluzeko Musika Eskola 2023ko api. 19a, 10:05

Gaur, eguaztena, txistu audizioa egingo dute Soraluzeko Musika Eskolan. Txistuko irakasle eta ikasleek euskal kantuak interpretatuko dituzte, fandangoak, arin-arinak eta Jesus Guridiren Mendiko soinuak, besteak beste. 18:30ean hasiko da audizioa eta instrumentuarekiko interesa duen edozein bertara daiteke.  

Biolontxeloarekin eta gitarra eta baxu elektrikoekin egin zuten moduan, gaur herriko musika eskolan eskaintzen diren instrumentuen audizioen segida izango da.

Oraingo honetan, txistua erakutsiko dute eta horretarako, musika eskolan instrumentu hori ikasten ari diren ikasleek euskal doinuak interpretatuko dituzte, Domentx Uzin txistu irakaslearen gidaritzapean.

18:30ean hasiko da audizioa eta instrumentuarekiko interesa duen edozein bertara daiteke.