Sora 1 - Eibartarrak 1

Puntu bakarra eta hainbestean gustura

Egoitz Unamuno 2023ko mar. 28a, 08:00

Zapatu arratsaldean, Sorak igoera faseko bigarren itzuliko lehen partidua jokatu zuen Eibartarrak taldearen aurka Ezozin eta puntu bakarra eskuratu zuen bana berdinduta. Partidu nahasia izan zen eta momentu askotan jokoa eibartarrek menderatu zuten. Beraz, hainbestean, gustura, puntu bat behintzat eskuratu zuten eta. 

Eibartarrak taldeak lehen zatiko hogeitabigarren minutuan sartu zuen lehen gola, aurrelariak Unax Sudupe atezaina eta defentsak gainditu eta ate aurrean bakar bakarrik errematatu ostean. Bigarren zatia hasi eta laster, berrogehitamalaugarren minutuan, epaileak baliorik barik laga zuen eibartarren gola, jokoz kanpo sartutakoa zela ebatzita. Hirurogeitabosgarren minutuan heldu zen etxekoen gola, berdinketarena, Mikel Oregi Leturen eskutik.  

Puntu bat eskuratuta, Sora laugarren postuan dago sailkapenean 14 punturekin, liderrarengandik bi puntura.