Eibartarrak taldea izango du Sorak aurkari, zapatuan

Ubane Madera Zangitu 2023ko mar. 23a, 12:39

Sorako jokalariak bigarren gola ospatzen, joan den zapatuan.

Asteburu honetan, Sorako Erregional mailako taldeak atzera ere etxean jokatuko du. Azken partida, Zumaiako liderraren kontrakoa irabazi egin zuen, 3-1 irabazi ere; horri esker, aurrerapauso handia eman eta hirugarren postuan kokatu da igoera faseko sailkapenean, Idiazabalekin berdinduta 13na punturekin. Zapatuan, Eibartarrak izango du aurkari, 16:30ean.

Joan den asteburuan eskuratutako hiru puntu baliotsuei esker, orain, Zumaiako liderra puntu bakarrera dauka Sorak.

Igoera fasea bukatzeko, berriz, zazpi jardunaldi besterik ez dira geratzen, Igoera fasearen lehen itzulia amaitu baita. Orain, bigarren bueltari ekingo diote.

Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, Alebin mailakoek izan ezik, gainerako guztiek dituzte partidak asteburu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.