Presen auzia

Gure Deba Ibaia taldeak seriotasun falta egotzi dio Merlin proiektuari eta hiru aurkezpen antolatu ditu

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 11a, 14:45

Gure Deba Ibaia taldeak bi bideo argitaratu ditu Merlin proiektuaren gainean, sare sozialen bidez zabaldu dituenak. Batean, informazio eta sinesgarritasun falta egozten dio Aldundiak eta EHUk Soraluzerako aurkeztu duten proiektuari, eta bestean, berriz, euren ikuspegitik osatutako irudi muntaia bidez, presak eraisteak ibaian izango lukeen eragina irudikatu dute, aldarrikatuz ez dutela ibaia “esperimentua" izaterik nahi. Horrekin batera, dei egin diete herritarrei datozen egunetan egingo dituzten hiru informazio saioetara joateko. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.