Iker Aldazabal Basauri berriro ere aurkeztuko da alkate kargurako, Soraluzeko Uri Buru Batzarrak horrela erabakita, aho batez.
19 urtez udal politikagintzan
Aldazabalek 45 urte ditu eta 19 urtez dihardu Soraluzeko Udaleko politikagintzan; 2003an sartu zen zinegotzi eta hasierako lau urteetan alkateorde izan zen eta baita Hirigintza, nekazaritza eta Ingurumeneko batzorde-burua ere. 2007tik 2015era bitartean, Soraluzeko EAJ/PNVren bozeramaile izan zen, 2007tik 2011ra bitartean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide, eta, azken zazpi urteotan, berriz, herriko alkate.
Ikasketak eta zaletasunak
Ikasketei dagokienez, Zuzenbidean lizentziaduna da eta Masterra dauka Ingurugiro Zuzenbidean. Eta zaletasunen artean, ingurumenarekin lotutakoak ditu gustuko, ortuan lan egitea, hegaztiak zaintzea, mendi ibilaldiak egitea eta lagunartean herrian ibiltzea.