Negurako gertu izango da Sorakoen kromo-bilduma

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 17a, 09:51

Pasa berri den zapatuan, jokalari profesionalak bailiran jardun zuten Sora Futbol Taldeko jokalariek Ezoziko Futbol Zelaira bertaratu zen argazkilari profesionalaren aurrean posatzen. Cromogal enpresa galiziarraren eskutik, Sorako jokalari, delegatu eta entrenatzaile guztien argazkiak atera zituzten, futbolarien kromo bildumarako. Dena ondo bidean, urtea amaitu aurretik hasi ahalko dira soraluzetarrak Sorakoen kromo bilduma egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.