Urriaren 8an Donostiara joateko deia

Erredakzioa 2022ko urr. 1a, 08:21

Elkarretaratzea plazan.

Atzo, hileko azken barikua, 45 bat herritar elkartu ziren Plaza Berrian, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzean. Bertan, gogora ekarri zuten gaur zortzi, urriaren 8an, Donostian egingo duten aldarrikapen-jaia, uztartuko dituena "Etxerako bidea gertu" lelopean manifestazioa eta musika jaialdia Ilunben. Bestalde, martitzenean, arratsaldeko 20:00etan, Sarek Tipularen sehaska kanta filma proiektatuko du antzokian, kartzela eta gaixotasuna lantzen dituena.  

Donostiako mobilizazioa dela eta, Soraluzeko Sarek bi autobus antolatu ditu bertara egun pasa joateko. Bi autobusak goizeko 10:45ean aterako dira Estaziñotik baina bueltarako ordu desberdina izango dute: goiztiarrena arratsaldeko 20:00etan bueltatuko da eta bestea, berriz, 03:00etan, musika jaialdia amaitu eta berehala. Autobusotan izena emateko zerrendak Arrano tabernan daude. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.