Eguaztenean, ordutegi banaketa

Soraluzeko Musika Eskola 2022ko ira. 5a, 15:46

Etzi, eguaztena, banatuko dituzte instrumentuei dagozkien eskolen ordutegiak Soraluzeko Musika Eskolan. 18:00etan da hitzordua. Ikasturtea, berriz, irailaren 12an, astelehena, hasiko da.

Eguaztenean, ikasle helduak zein ikasle umeen gurasoak musika eskolara bertaratu eta zuzenean elkartuko dira instrumentuetako irakasleekin.

Soraluzeko Musika Eskolak 18 instrumentu ikasteko aukera eskaintzen du: tronpeta, tronboia, bonbardinoa, klarinetea, saxofoia,  txistua, gaita nafarra, gitarra klasikoa, biolina, biolontxeloa, soinua, trikitia, panderoa, pianoa, flauta, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.