Azken asteotan, Euskaraldiaren herriko batzordeak plazentziatarren hainbat testigantza jaso ditu, euskararen faboretan egindako askotariko aldaketei dagozkienak eta bihar barikua, mahaia ipiniko dute berriz Kalebarrenen, 19:00etatik 20:30era bitartean, azken urteotan hizkuntza ariketari esker izandako lortutakoak herritarren ahotik jasotzen jarraitzeko. Lorpen edo testigantzak online emateko aukera ere badago, online galdetegiaren bitartez.
Euskaraldiaren kanta
Atzo aurkeztu zuten aurtengo udazkenean egingo den Euskaraldiaren kanta eta bideoklipa. Kanta Xabier Zabala musikariak ondu du eta Andoni Egaña bertsolariak jarri dizkio hitzak; 'Esazu hitz bat' da abestiaren izena, eta bost abeslarik jarri diote ahotsa: Andoni Egañak, Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak. Kantuarekin batera bideoklipa ere aurkeztu dute.