ARGAZKI SORTA

Lehen kontzertuak musika eskolan

Atzo, eguaztena, Nire Lehen Kontzertua ekimenaren bitartez, Soraluzeko Musika Eskolako instrumentuetako zazpi ikasle gazteenek musikako lehen saioa eskaini zuten jendaurrean. Urduritasunak gainditu eta gurasoen eta lagunen aurrean interpretatu zituzten eskolan ikasitako doinuak. Ondoren, diplomadunei diplomak eman eta haiek ere interpretatu zituzten pieza bana.