“Musika elkarrekin” egin zuten Musikaldiaren 25. urteurrenean

Asteburuan, Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen jaia ospatu zen Pasaian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 musika eskolatako 2.467 musika ikaslek parte hartu zuten, tartean, Soraluzeko Musika Eskolako Trikitxa taldekoek. Musikaldiak 25. urteurrena bete du aurten eta hori dela-eta, Musikaldiaren ospakizuna sustatu zuen arrazoia Musika elkarrekin egitea aldarrikatzeko asmoz, irakasleek eta ikasleek osatutako musika-talde handiak sortu zituzten, eskoletako lana kalera ateratzeko.

Musikaldian parte hartu zuten ia 2.500 lagunetatik 388 trikitixa eta pandero jotzaileak izan ziren. Kalejira erraldoia antolatu zuten eta hantxe joan ziren aurre-aurrean musikari gazteenak, Soraluzekoak. Dena den, ez ziren bertaratu ziren Soraluzeko musikari bakarrak, gainerakoek ere jardun zuten kalejiran, tartean, baita Itziar Burunza irakaslea ere.