Bihar, piano audizioa Gaztetxean

Soraluzeko Musika Eskola 2022ko eka. 7a, 16:12

Anabel Henao piano irakaslea musika eskolako aurtengo ate irekietan.

Bihar, eguaztena, Soraluzeko Gaztetxean piano audizioa izango da, Soraluzeko Musika Eskolaren eskutik. Bi zati izango ditu ikuskizunak. Lehen zatian, piano ikasleek musika eskolan landutako norbere obrak taularatuko dituzte eta bigarren zatian, berriz, biharko audiziorako propio osatutako  taldeak blues, jazz eta rock estiloko piezak interpretatuko ditu. 19:00etan hasiko da ikuskizuna. “Polita izango da saioa, animatu eta etorri ikustera”, dio Henao piano irakasleak.

Anabel Henao Soraluzeko Musika Eskolako piano irakasleak gidatuta, piano audizioa egingo da, lehen aldiz Gaztetxean. Audizioaren lehen zatia eskolako zortzi piano ikaslek interpretatutako piezekin osatuko dute. “Estudios de Burgmuller, Martha Mierren piezak… joko dituzte”, esplikatu du Henao irakasleak.

Bigarren zatian, berriz, blues, jazz eta rock estiloko piezak taularatuko dituzte, kasu horretan, musika eskolako bestelako ikasle-irakasleek lagunduta. “Audiziorako propio osatu da taldea, perkusio-ikasleen kolaborazioarekin eta baxu irakasle Quicorekin”, dio Henaok.

Piano irakasleak azpimarratu du biharkoa “saio polita” izango dela, eta herritarrak “animatu” ditu audizioa ikustera joan daitezen, “Gaztetxeko ateak denondako zabalik izango dira”.