Bisitari ugari musika eskolaren ate irekietan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko eka. 1a, 12:52

Joan zen zapatuan, Plaza Zaharra musikaren topagune bilakatu zen, Soraluzeko Musika Eskolaren eskutik. Eskolaren eskaintza herritarrengana ahalik eta gehien gerturatzeko asmoz, plazara eraman zituzten eskolako instrumentuak eta goiz pasa ederra sortu zuten instrumentuak probatzera joandakoen eta musika eskolako irakasleen artean. Ate irekien jardunaldia bukatu arren, ekainaren 10era arte zabalik dago musika eskolan aurre-inskripzioa egiteko epea. 

Aurrematrikula egiteko lau modu daude: musika eskolara bertara joan daiteke, Frontoi kalera; telefonoz dei daiteke, 943 75 15 44 zenbakira, email bat bidaliz soraluzemusika@gmail.com helbidera edo HEMEN KLIKATUTA azaltzen den formularioa beteta eman daiteke izena.