Hautsak harrotu ditu Karakate mendigainean zentral eolikoa eraikitzeko egitasmoak, eta aurka dauden hainbat herritarrek herri argazkia atera dute gaur, 14:00etan Kalegoen plazan, Karakate Bizirik taldekoen deiari erantzunez. Era berean, Elgoibarko Mendi Itzulian parte hartu duten hainbat mendizalek ere bat egin dute aldarrikapenarekin, eta irteeran, goizeko 6:00etan 'Karakaten eolikorik ez' zioen pankartaren atzean argazkia ateratzeko tartea hartu dute.
Egitasmoa geldiaraztea eskatzeko sinadurak biltzeari ere ekin diote gaurkoan Kalegoen plazan, eta panel informatiboak ere ipini dituzte, Karakateko zentral eolikoaren ezaugarriak zein izango liratekeen herritarrei ezagutzera emateko, eta eragingo lituzkeen kalteak azaltzeko.
Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1243. zenbakian -PDF-